Administrazio elektronikoa

2004. urtetik, hainbat ekimen jarri dira abian administrazio elektronikoaren garapena Espainian bultzatzeko eta herritarrei ematen zaien arreta hobetzeko.

Administrazio elektronikoaren elementu katalizatzaile nagusia dira Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015  Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legea bertan eskubide unibertsal gisa aintzatesten delarik herritarrek duten administrazioekin elektronikoko erlazionatzeko eskubidea. XXI. mendeko gizarteari egokitutako legeak dira, administrazio efizienteagoa, eraginkorragoa, hurbilagoa eta gardenagoa sustatzen dutenak. Horregatik, ikuspuntu teknologikotik, Administrazio guztiak lege hauen ezarpenean lanean ari dira eta, helburu horrekin, Ministerio honek administrazioen eskura jarritako material eta tresna guztiak erabili ahalko dituzte.

Gainera, abian jarri dira hainbat soluzio, azpiegitura eta zerbitzu erkide Herri Administrazioetan administrazio elektronikoa errazago ezarri ahal izateko. Baliabide horietako zenbait dagoeneko aipatzen ziren 11/2007 Legean eta orain 39 eta 40/2015 legeetan ere bai. Hona hemen baliabide hauen zenbait adibide adierazgarri:

Espainian administrazio elektronikoak bizi izan duen garapen harrigarria ezin izango zen gauzatu ezarri den lege-esparru oso hori gabe, lege-esparru horrek bereziki eragin duelarik Administrazio Publikoen arteko elkarreragintasunean eta sistemen, datuen, komunikazioen eta zerbitzu elektronikoen segurtasunean.

Abian jarri diren Sarbide Puntu Orokorrari (Punto de Acceso General edo PAG gaztelaniaz)  eta Herritarren Karpetari  esker, herritarrei Internet bidez arreta emateko eredu berri bat sortu da Herri Administrazioek eskainitako zerbitzu guztietarako sarbidea bateratzeko xedearekin.

Administrazio Elektronikoaren Behatokiak  Espainian administrazio elektronikoaren egoeraren jarraipena burutzen du hainbat txosten propiorekin eta hirugarrenen azterlanetan parte hartuz duen informazioarekin, guzti hori Ministerioaren RISP (informazio publikoaren berrerabilera) politikaren esparruan.

 

Gai horiei buruzko informazio gehiago ikus dezakezu irudian, atariak eta berariazko sekzioak dagokionez:

Portal firma electrónica  Portal Administración Electrónica  Centro de Transferencia de Tecnología (CTT)  Observatorio de Administración Electrónica (OBSAE)

Estekak